XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Elizak nola barkatzen ditu bekatuak? Bereziki Bathaioko eta Penitentziako sakramenduen bidez.

Ichtorio Saindua: Phazko arratsean Jesusen agertzea Apostolueri; emaiten diote bekatuen barkatzeko ahala (Jondoni Joane: 20n kap. 19-23).

Chede zina: Kofesatuko naiz segituki eta maiz.

Barka zagutzu gure zorrak, guk gure ganat zordun direnei barkatzen dioztegun bezala.

24GARREN KAPITULUA Gizonaren lau azken finak

Sinesten dut haragiaren phiztean, hitz horiek zer erran nahi dute? Erran nahi dute Jainkoak bere botereaz phiztuko dituela gizon guziak munduaren azken egunean.

Sinesten dut bethi iraunen duen bizitzean, hitz horiek zer erran nahi dute? Erran nahi dute bizitze hunen ondotik hasiko dela bertze bat, sekulan bururatuko ez dena.